Erantzun Egokia eman ondorengo ekintza
Ekintza normala erantzunean zehaztu den orri-jauzia gertatzea da.
Kasu gehienetan irakasgaiaren hurrengo orria erakutsiko da. Ikaslea
irakasgaian zehar gidatuko da hasieratik bukaerarainoko bide logikoari
jarraiki.
Hala ere, Irakasgaia modulua txartelez
(flash-cards) osatutako zeregina balitz bezala ere erabil
daiteke. Ikasleari halako informazioa erakusten zaio (aukeran) eta
galdera bat egiten zaio, ohikoena aleatorioki. Ez da ezarri hasiera eta
bukaerarik, orden jakin bati lotu gabe bata bestearen ondoan
erakusten diren fitxa-multzo
soil bat baino ez da.
Aukera honekin txartelen jokaeraren oso antzeko bi aldagai erabil
daitezke. "Ikusi gabeko orri batera joan" aukerak ez du inoiz bi
aldiz erakusten orri bera (nahiz eta ikasleak orri edo txartelarekin
lotutako galderari egoki ez
erantzun). Beste aukerak ("Erakutsi erantzun gabeko orri bat") aurretik
agertu diren orriak ikusten uzten dio ikasleari baina lotutako
galderari oker erantzun badio bakarrik.
Txartelez osatutako irakasgaietan irakasleak erabaki ahal du
irakasgaiaren orri/txartel guztiak erabili ala aleatorioki
hartutako azpimultzo bat bakarrik. "Erakutsi beharreko Orri
(Txartel) kopurua" erabilita egiten da hau.
Wyszukiwarka
Podobne podstrony:
nextpageactionnextpageactionnextpageactionnextpageactionnextpageactionnextpageactionnextpageactionnextpageactionnextpageactionnextpageactionnextpageactionnextpageactionnextpageactionnextpageactionnextpageactionnextpageactionnextpageactionnextpageactionnextpageactionwięcej podobnych podstron